XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1940an, Mexikoko hiriburuan Surrealismoaren Nazioarteko Erakusketa burutu zen. Erakusketa honek emango du ezagutzera Frida artistaren izena gizarte mexikarrean. Andre Bretonek, Cesar Moro poeta peruarrak, Alice Rahon artista frantziarrak eta Wolfgang Paalen pintore austriar-mexikar surrealistak antolatua zen. Erakusketa Paris eta Londresen ibilia zen Mexikon baino lehen.

Fridak lan bi erakutsiko ditu bertan, Frida biak eta Mahai zauritua. Oihalean eginak dira, eta, lehenengoz, neurri handikoak biak. Frida biak bere koadrorik ezagunenetarikoa da. Bere pertsonalitatearen dikotomia azaldu nahi digu bertan: aulki batean daude eserita Frida biak, eskutik oratuta.

Diegok maite zuena, tehuanar jantzirik dago eta bigarrena baino beltzaranxeagoa da. Bigarren Frida, Diegok maite ez duena dagoeneko, victoriar garaiko eran jantzi da. Biek dute bihotza agerian.

Tehuanarrak Diegoren txikitako erretratutxo bat dauka eskuan; besteak, zirujau pintzak.